Ataria

Pospoloren abenturak. Ikastetxeen bisitak Atariara. Haur Hezkuntza. Negua heldu da

Haur Hezkuntzako ikasleak abenduan eta urtarrilean Ataria bisitatzera etorri dira.  Hamarretatik hamabi eta erdiak arte hemen egon dira eta Pospolo ezagutu dute. Pospolo Salburuan jaiotako lertxun bat da eta berari buruzko ipuina aktibitatearen hari bihurtzen da.

1_itinerario_2
11_itinerario_antifaz2
111_itinerario_antifaz_1
222_Itinerario_encantamiento2
4_taller_pintar
3_taller_sellos_1
33_taller_sellos2
333_taller_sellos3
44_taller_pintar2
5_taller_nido1
55_taller_nido2
6_taller_nido_pospolo
66_taller_nido_pospolo2
7_talle_peces4
8_a_infantil_sonidos
88_aula infantil_tobogan
888_a_infantil_bolas

Albuma Flickr-en

Hiru talde antolatzen dira. Lehenengoa ibilaldi txiki bat egiten hasten da, bigarrena Umeentzako Tokian gelditzen da eta azkena Tailer Gelan. Hiru taldeek goizean zehar hiru atal hauetan parte hartzen dute.

Ibilaldia kanpoko behatokira eta eraikinaren begiratokira hurbiltzean datza. Ekintza honek Pospolori izaki bizidunak eta bizigabeak desberdintzen laguntzea helburu dauka eta horretarako “mozorro magiko” eta guzti izaten dute. Bukatzeko “Sorginkeriaren jolasean” jolasten dute, animaliak eta landareak desberdintzen ikas dezaten.

Tailer Gelan, etxeko animaliak eta animalia basatiak  bizi diren tokian kokatu behar dituzte mural batean. Pospolo eta bere lagun Artea ahatearen marrazkia margotzen dute. Pospolo jaio zen habia ikusi eta beste hegazti batzuen habiekin alderatzeko aukera dute eta baita zenbat ume sartzen diren Pospoloren habian probatzeko ere. Honetaz gain, urmael bat garbitzen dute Pospolok arrainak jan ditzan.

Umeen Tokiko ekintza da haurrei erakargarriena egiten zaiena. Hor Pospoloren lagunak, hezeguneko animaliak, egiten dituzten soinuengatik desberdintzen ikasten dute. Eta gainera, bola-igerilekuan jolastu eta zuhaitz-txirristatik jausi egiteko aukera dute.

Aktibitatea bukatuta, umeak pozik itzultzen dira ikastetxera, Salburua eta bertako biztanleak hobeto ezagutu ondoren.

EITBren SUT&BLAI saioak Ataria bisitatu zuen eta bideo honetan prestatutako jardueretan parte hartu zuen haur hezkuntzako eskola talde bat ikus dezakegu.

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude