Ataria

Dastamen lantegia

Ikasturtean zehar ikastetxe ugari hurbiltzen dira Atarira ingurumen hezkuntzako jardueretan parte hartzera. Horietako batzuek Atariko kafetegian eskaintzen dugun aukerako jarduera baten alde egiten dute: “dastamen lantegia”.

Lehen hezkuntzako ikasleentzako lantegia da, 13:00etatik 13:30era egin ohi dena. Jaten duten bitartean, umeek zaporeak (garratza, mikatza, gozoa eta gazia) bereizten ikasten dute, ahoaren zein zatitan nabaritzen den bakoitza, eta zein diren janarien ezaugarriak.

Ikasleek barazki eta fruta gehiago eta gozoki eta gantz gutxiago kontsumitzea da jardueraren helburua. Kontsumo arduratsua ezagutzen eta elikadura osasungarriaren garrantzia azpimarratzen ere laguntzen du.

Dieta orekatuaren abantailak ezagutu ondoren, ekintzetara igarotzeko unea da: 13:30etik 14:00etara bazkaria zerbitzatzen da, menu orekatu eta osasuntsuan oinarritua eta modu onean.

Jaten ikasteko era berri, ezberdin eta dibertigarria.

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude