Ataria

MAYA ERLEAREN GUTUNA

Kaixo! Maya dut izena, Maya erlea. Lagunok, laguntza eske natorkizue. Nire lagunak planeta osoan desagertzen ari dira, eta ez dirudi inor gehiegi kezkatzen denik.Janari bila hegan gabiltzala, polena lore batetik bestera garraiatzen dugu, eta polinizazioa egiten laguntzen dugu; horrek guztioi egiten digu mesede. Prozesu horri esker, arbolek fruituak ematen dituzte, animalia askok bizirik irauteko behar dituztenak. Izurriteen kontra laboreei botatzen zaizkien produktu kimikoek guri ere egiten digute kalte, eta ezin dugu eztirik egin. Gogoratu eztiak katarroak sendatzeko balio duela.

Horregatik eskatzen dizuegu laguntza, nekazariei eskatzeko metodo ekologikoagoak erabil ditzaten, kutsatzen ez dutenak eta beste espezie batzuei kalterik egiten ez dietenak. Gu desagertuko bagina mundua lorerik gabe geratuko litzateke, eta landareek ez lituzkete jaten ditugun fruituak emango.

Agur bero bat. Mendian ikusiko dugu elkar.

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude