Ataria

Bazkaleku sozialak txorientzat

Badirudi neguak ez gaituela utzi nahi, egutegiak udaberrian gaudela esan arren. Gure kaleak eta bideak estali dituen elurrak ezustean harrapatu gaitu.

Eta ez du inor oharkabe uzten: batzuk poztu egiten dira, jolastu ahal dutelako; beste batzuk kexu dira, irristatu egiten direlako. Txoritxoak (paseriformeak) dira gehien sufritzen dutenak: txolarreak, txantxangorriak, amilotxak…; izan ere, elurrak haziak estaltzen ditu, eta hain gustuko dituzten intsektuak ez dira ateratzen.

Beraz, laguntzeko eskatzen dizuegu, zuen terrazetan bazkalekuak eskegiz. Hartara hurbilagotik ikusi ahalko dituzue etxe inguruko hegaztiak:

Materialak:

* Metalezko sarea (30 cm x 20 cm)

* Bi kortxo, 4cm-ko diametroa dutenak

* Grapak eta haziak

Egiteko modua:

1. Sarea kortxoetako baten inguruan biribildu, eta grapez josi.

2. Haziz bete eta beste kortxoaz itxi; kortxoari aldez aurretik soka bat lotu, zintzilikatzeko.

3. Txoriek bazkaleku sozialean errazago jan dezaten, sarearen zuloetan makilak sartuko ditugu, bertan pausatu eta lasai jaterik izan dezaten.

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude