Ataria

Bide batez, bertan geratuko naiz

Hegoalderako bidean antzarak (Anser anser) Salburutik igarotzen ari direla baliatuko dugu hegazti horiek hobeto ezagutzeko.

 Negua Iberiar penintsulan ematen duten antzarak Europa ipar-ekialdeko eta erdiko populaziokoak dira (Norvegia, Suedia, Alemania eta Danimarka). Neguan, Guadalquivirreko paduretan eta Villafáfila eta La Nava aintziretan (Guadiana) metatzen dira gehien bat, eta ehuneko txikiago bat gainerako erkidegoetara joaten da.

 Belarjaleak dira, eta larreetan bazkatzea dute gustuko, lurretik belarra eta ernamuinak ateraz. Batzuetan aztarrika egiten dute sakonera handirik gabeko uretan eta paduretan, tuberkulu eta sustrai bila.

 “V” bat osatzen dute hegan doazela. Hartara, hegoei eragitean airea mugiarazten dute, eta horrek atzean doanari laguntzen dio. Horri esker, hegada gaitasuna % 70 handitzen dute.

Buru doan antzara nekatzen denean, beste leku batean jartzen da, eta beste batek ordezten du. Aleren bat gaixotu edo zauritzen bada, bi kide formaziotik ateratzen dira, sendatu edo hiltzen den arte lagundu eta babesteko. Gero taldera itzultzen dira, edo beste talde batekin elkartzen. Izan ere, antzarek adimentsu eta zaindari ospea dute!

 Horietako batzuk Salburuan gelditzen dira atseden hartu eta indarrak berreskuratzeko. Haietako batzuk, gainera, bertan bizitzen geratzen dira. Horren adibidea dira duela urte batzuk bertan lekutu eta hezegunean familia handitzen jarraitzen dutenak.

 

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude