Ataria

ZUHAITZEK WIFIA EMANGO BALUTE…

Zuhaitzek WIFIa emango balute, jende gehiagok landatuko lituzke, baina hau besterik ez dute ematen:

 

–         Oxigenoa ematen dute. 4046 m2 zuhaitz helduk 18 pertsonak urtean behar duten oxigenoa ematen dute.

–         Airea garbitzen dute. Aireko usainak, gas kutsatzaileak eta partikula kutsatzaileak xurgatzen dituzte, hostoetan eta azalean harrapatuz.

–         Klima-aldaketaren aurka egiten dute. Zuhaitzek CO2 xurgatzen dute, karbonoa desagerrarazi eta metatuz eta aldi berean airera oxigenoa isuriz. 4046 m2 zuhaitz helduk autoz 418 km egiteak sortutako kopuruaren baliokidea xurgatzen dute.

–         Urte sasoien berri ematen digute. Haiei begiratuta urteko sasoiez ohartzen gara.

–         Lagun egiten dute, eta jolasteko lekua eskaintzen. Zuhaitzek betidanik eskaini diete babeslekua gizakiei.

–         Kaleak eta hiria freskatzen dute. Zuhaitzek 12 °C-tan freskatu dezakete hiria, gure etxe eta kaleei itzala ematen diete, “bero uharteak” moteltzen dituzte, eta airera ur-lurruna isurtzen dute, hostoen bidez.

–         Ura aurrezten dute. Zuhaitzen itzalari esker, azpian dituzten zelaietan uraren lurrunketa gutxitzen da.

–         Lurraren higadura eragozten laguntzen dute. Mendi-magaletan eta ibai eta erreken ezpondetan, zuhaitzek ur-isurketa eragozten dute, eta lurrari eusten.

–         Jatekoa ematen dute. Gizakioi fruta emateaz gain, hegaztiei eta basoetako animaliei jatekoa ematen diete.

–         Sendatu egiten dute. Sendagai asko zuhaitzetatik ateratzen dira; gainera, egiaztatuta dago zuhaitzen eta naturaren gertutasunak kontzentrazioa hobetzen eta buruko nekea arintzen duela.

–         Biodibertsitatea handitzen dute. Zuhaitzetan izaki bizidun ugari bizi da, eta beste askori babesa ematen diete.

–         Ura garbitzen dute. Zuhaitzen sustraiek partikula kutsatzaileak xurgatzen dituzte.

–         Uholdeak eragozten laguntzen dute. Ur kopuru handia xurgatzen dute eta, beraz, emarien maila oso azkar handitzea eragozten.

 

Onurak eta bizitzeko funtsezko baliabideak besterik ez digute ematen, baina ez WIFIrik. Ez utzi teknologiari zutaz jabetzen

 

Zaindu basoak, eta zuhaitzak landatu!

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude