Ataria

Landare-erlikia

 Itsasaldeko klimaren landaretza ezaugarria izanik, hariztiak penintsulako iparralde osoa hartzen du eta Frantziako mendebaldetik Europako iparraldera zabaltzen da. Kontinenteko hainbat tokitan aurki ditzakegu, baina zailagoa da harizti hutsek osatutako basoak aurkitzea.Euskadin 15.000 hektareatik gora hartzen dute, batez ere baso mistoetan, hauek 35.660 hektarea betetzen dutela. Halako azaleraren barruan Arabako Lautadako harizti-irlak aurki ditzakegu: baso zatikatuak eta tamaina txikikoak, elkarren arteko loturarik gabekoak. Baso misto horiek sortzen dituzten landare-espezieak dira haritz kanduduna (Quercus robur), ametza (Quercus pyrenaica), huntza (Hedera helix), urritza (Coryllus avellana) eta apomahatsa (Tamus communis). Landaretza mota hau elikagaietan aberatsak diren lurzoruetan lekutzen da, eta batez ere lauak diren tokietan.

Gizakien jarduerak ezarritako zatiketak eragotzi egiten du hariztietako fauna arrunta bertan geratzea, eta bakarrik aurkitzen dira espezie orokorragoak. Horregatik, 2015ean harizti-irla horietako asko Kontserbazio Eremu Berezia (ZEC) izendatu zuten, bertako landaretza eta faunaren kontserbazio egoera hobetzeko, baita espezie basatien bizi-inguruneak ere, horrela baso komunitate ondo egituratuak eta elkarren artean nolabait lotuak lortu ahal izateko.

Salburuan ere badaukagu Arabako Lautadan geratzen diren baso horietako bat, Quercus robur saileko harizti mistoek osatuta. Antzirak lehortu ondoren, Arkautiko basoko zati handi bat bota egin zuten bertako lursailetan laboreak sartzeko, eta bere onera etorri ondoren bakarrik Arkautiko aintzirako iparraldeko baso-irla dirau, “el Montecito” herri-izenez ezaguna dena. Txikia izan arren, baso horrek hariztietako flora ezaugarriaren ordezkaritza ona gordetzen du bere baitan, oso espezie arraroak ere badituela. Horixe da Salburuan aurki dezakegun beste erlikietako bat, zaindu dezagun eta babes dezagun, hau bezalako ekosistema aberatsa gozatzen jarraitzeko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude