Ataria

Salburuko zeruak zeharkatzen duen distira zuria

Azken aldian lorratz dotore batek zeharkatzen ditu Salburuko zeruak, adi-adi, hezeguneetako zulo bakoitzari zelatan. Arrano txikia da, harrapari bitxi samarra, hankatan dituen galtzak ezaugarri dituena.

Udaberriaren bueltan hasi ginen haiek ikusten eta aurki ekingo dio Afrikako lurraldetarako bueltako bidaia luzeari. Haren izenak agertzen duen bezala, hanketan galtzak dituen harrapari gutxienetakoa da; hain zuzen ezaugarri horri esker erraz ezagutzen dugu geldirik dagoela. Hegan ere ez da zaila identifikatzen; tamaina ertaineko harraparia izanik, zingira-mirotza edo miruak bezalakoa, hegoetako azpialdean duten kolore argiko banda zuriak eta beste beltz batek bereizten dituzte haiengandik. Bitxikeria gisa kontatuko dugu arrano txiki horietako batzuk bereziagoak direla eta lumajea askoz ere ilunagoa dutela.

Aprobetxa ezazu lurralde beroetarako migrazioa hasi baino lehen eta hurbil zaitez Sailburura airean egiten dituzten hegaldiak eta itzulinguruak gozatzeko.

 

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude