Ataria

Karnabak, deigarriak eta kantazaleak

Karnaba (Carduelis carduelis) hegazti paseriformea da, fringilidoen familiakoa.

Alejalea da, ugaltze garaian intsektu batzuk jaten baditu ere, eta bereziki karduak maite ditu. Hori dela eta, ez da ikusten zaila. Gainera, ez da bakarrik ibiltzen, taldetxotan baizik.

Urrutitik bereiz daiteke, mozorro gorriari eta hegalen kolore zuri eta horiei esker. Zoritxarrez, ezaugarri horiek eta kantua direla kausa askotan kaiolatu dituzte. 

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude