Ataria

Udaberria IGIko agendara ailegatu da

2017an indarrez etorri da udaberria, IGIren agenda eta Atarian antolatutako jarduerak bezalaxe.

Ostegunean  esango diogu agur neguari, kanarioen hazkuntzari buruzko hitzaldiarekin, eta asteburua familiarekin igaroko dugu, Ixileku elkarteak hilero ume, gazte eta helduentzat prestatzen dituen jarduerekin.

 

Urte sasoiak poesia kutsua hartuko du Josean Morlesínen “Oráculo de belfos –bocateca poética“ erakusketari esker, eta ondoren hauek etorriko dira:  “Collage ilustratuak”, Iñaki Gonzálezena (maiatzaren 21ean natura gogora ekartzeko folk kontzertua eta guzti), eta “Eraldatzeko artea”, Julieta Vallsena, latak irekitzekoez egindako poltsa eta osagarri bakanez osatua.

 

Hiruhileko honetan hitzaldi gehiago izango dira. Gehienak arratsaldez antolatu badira ere, beti bezala, baina bat edo beste goizez eskainiko da, 11:30etik 13:00etara. Nabarmengarrienen artean Ingurumen Hezkuntzako V. Jardunaldi Teknikoak ditugu, ekainaren 8an (osteguna): “Unibertsitatearen ekarpenak Ingurumen Hezkuntzari” da aurtengo gaia, eta aldez aurretik eman beharko da izena.  Bestetik, Udalaren Biosphere ekintza planarekin eta Turismo Iraunkorraren Nazioarteko Urtearekin lotuta “Nola bidaiatu arduraz?” hitzaldia antolatu da. Gainerako hitzaldiek askotariko gaiak ukituko dituzte: artea, argazkigintza, fauna, flora eta osasuna.

 

Udaberriko ikastaroen artean Herritarren Zientzian Parte Hartzeko Sarearen jarduna hobetzeko prestakuntza lantegiak dira nagusi. Besteak beste, hegaztien jarraipen programa (martxoaren 31n eta apirilaren 1ean eta 2an), gaueko tximeletak identifikatzekoa (apirilaren 8an), eguneko tximeletei buruzkoa (apirilaren 8an eta 9an) eta odonatuen identifikazioari buruzkoa (maiatzaren 6an eta ekainaren 17an).

 

Orobat,  zuhaitz-igel arrunta eta udalerriko 10 ibaiak —oraingoan, Errekaleor ibaiaren goi-ibarra— ezagutzeko natur ibilbideak prestatu dira. Arabako Natur Institutuaren eta erakunde horretako kide baten laguntza ere izango dugu, udaberriko hegaztiak ingelesez ezagutzeko.

 

Familientzako jardueren artean grafiosiari erresistente diren zumarren herri-landaketa azpimarratu beharra dugu: Armentiako basoan egingo da, apirilaren 8an (larunbata); horrek w-zuria (Satyrium w-album) deritzon tximeletaren presentzia sustatuko du, zumarren hostoez elikatzen baita. Aldi baterako erakusketen bisi gidatuetan ez ezik, saguzarren gauean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu: afari gozoa eta ugaztun hegalari horiei buruz gehiago jakiteko gaueko ibilaldia. Halaber, gastronomia eta musika uztartzen dituen “Natura zentzumen guztien bidez” zikloa errepikatuko da, eta Ixileku elkartearen saioak, gopor kantariak, ikastaroak…

 

Azkenik, ingurumenaren urteko jaira gonbidatzen zaituztegu, ekainaren 11n, 11:00etatik 14:00etara, familia osoarentzako jarduerak izango baitira.

 

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude