Ataria

Boletín de Educación Ambiental – Salburua HLHI

3. zikloko haur hezkuntzako ikasleak pasatu dira Ataritik hezegunearen garrantzia ezagutzeko eta honen kontserbazioa nola kudeatzen den jakiteko ere. Gainera, urmaelei esker Salburuan biltzen den flora eta faunaren biodibertsitatea, hezegunearen balioak eta mehatxuak ezagutu dituzte.Gaur  Salburuko ikasleak bisita egitera etorri dira. Hemen Salburuko hezeguneei eta naturari buruzko kontu berriak ikasi dituzte. Animaliak eta landareak elkar lotzen duen elikadura sarea, akuiferoen geruzak eta honetan aurkitzen diren lur motak eta bere higadura, joku eta esperimentu desberdinen  bitartez landu dituzte.

Ondoren ibilaldi txiki bat egin dugu hezegunearen barnean, interpretazio zentrutik, Betonuko urmaelaraino. Ibilaldiaren erditik geratu gara, ekintza didaktiko batzuk egiteko, euren inguruan  dagoen fauna eta flora bereizten ikasteko. Horien artean,  “Salburua sentitu”, bere zentzumenak argituz eta begiak itxuturik, natura sentitzea eta entzutean datza.  Betonuko baltsara heltzerakoan teleskopio eta prismatikoekin hainbat hegaztiak behatu ditugu: ahateak, enarak, zikoinak, murgil handia, lertxuna, paita gorrizta…

Espero dugu bisita zuen gustokoa izatea eta berriro bueltatzea!

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude