Ataria

NOCTUA SEO-Birdlife

Ugariak dira hegaztiak aztertzera emanak diren herritarren zientziako programak; nolanahi ere, gutxik erreparatzen diote gauez besterik sumatzen ez diren hegaztiei. Konbentzionaltasunaren moldea hausten duten programa horietako bat NOCTUA da. SEO-Birdlifek garatu du eta horren helburua da Espainian ugaltze sasoian hainbat gaueko hegaztiren (harrapariak eta zatak) populazioaren eboluzioa ezagutzea. 

 

Halako proiektu interesgarrian parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da hegazti batzuen deia ezagutzea (gutxi dira, sinpleak eta haien web gunean aurki ditzakezu) eta hainbat urtetan datuak ekartzen jarraitzeko konpromisoa hartzea. Berritasun gisa, 2014/2015 denboralditik hona, kilkerren eta luhartzen presentziaren datuak jasotzeko aukera sartu zuten.

 

Zer da egin behar dena?

 

Metodologia oso sinplea da: aurretik markatutako 5 laginketa estazioetara 3 bisitaldi egitea, abendutik ekainera arte urtero. Denbora tarte hori emanda intereseko espezie guztien ugaltze sasoiak betetzea da asmoa. Intereseko espezien artean daude hontz ertaina, hontz zuria edo zata europarra. Estazio bakoitzean 10 minutu isilik egon beharra dago, ikusitako eta entzundako aleak idatzita jaso, eta kontuz ibili banakoak bikoiztu gabe.  Garrantzi handikoa da!

 

Aholkua da baldintza meteorologiko onetan egitea bisitaldiak, eta euria edo haize egunak saihestea.

 

Zer egingo dut nire datuekin?

 

Ateratako datuak web gunearen bitartez transmititu daitezke www.seguimientodeaves.org, edo fitxak postaz bidalita. Gainera beti sartu ahal izango zara haien web gune ofizialean programan zehar eskuratutako emaitzetan.

 

Interesa izanez gero informazio zabalago eta zehatzagoa izango duzu honako estekan:  http://www.seo.org/2012/04/13/noctua/

 

 

 

 

 

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude