Ataria

AURKITU IRUDI DESBERDINA

Joan den astean labirinto batetik irteteko logika erabiltzea eskatzen zuen jolasa proposatu genizuen. Aste honetan, berriz, ikusizko trebetasuna erabili beharko duzue.

Irudi asko dituen lauki batean gainerakoetatik desberdina den animalia edo gauza aurkitu beharko duzue. “Aurkitu irudi desberdina” izena duen erretiluan bi aldeetatik inprimatutako orria duzue: guztira zortzi lauki dira, eta bakoitzean dagoen irudi desberdina topatu beharko duzue. Laukiek zenbakiak dituzte, errazenetik zailenerako hurrenkeran.

Jarduera honen bitartez, umeek ikusizko trebetasuna garatuko dute ondo pasatzen duten bitartean. Lasterketak egin ditzakete elkarren artean, zortzi irudi desberdinak zeinek lehenago aurkitu.

Denak aurkitzea lortuko duzue?

Zain gaituzue #Atarian.

 

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude