Ataria

Ingurumen Hezkuntza Albistegia – Presentación de María

Gaur Presentación de Maria-ko ikasleak oso alai eta pozik etorri dira Atarira, bere bisitaz gozatzeko asmoz.

Egun lainotu eta hotz bat izan arren ondo aprobetxatu dugu bisita.  Lehenik irteeratxo bat eginez,Salburuaren barnealdetik, “Las Zumas”-eko behatokirako bidean,  fauna eta flora espezie ezberdinak ikusi ditugu.

Behatokira iristerakoan, prismatikoak banatu ditugu baita teleskopio bat ere, hezegunearen espezieak behatzeko. Handik irtetzerakoan, hamaiketakoa egin dute eta  ekosistema ezberdinak bereizten ikasteko jolastu dute, horrela,  Salburuko biztanle bakoitzaren habitata ikasiz.

Atarira bueltatzerakoan, joko eta esperimentuen bitartez, hegaztien moko eta ezaugarriak ikasi dituzte, uraren zikloa, urtaroak, eta kate trofikoa.

Espero dugu gustokoa izana, laster arte!

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude