Ataria

Ez beldurtu Arkautin “oihu” egiten entzuten baduzue!

Hezeguneko soinu ohikoenetako bat da udaberri eta uda garaian. Hanka luzeak dituen hegazti zuri-beltz eder eta dotore batek egiten du oihu. Hain zuzen ere, zankaluzeak.

 

Migrazio bidaiatik bueltan, denboraldi luze batez geratuko dira hemen. Gure faunako limikolo ugarienak dira, bai eta deigarri eta bitxienetako batzuk ere.

Pribilegio handia da haien ehizaldiak ikusi ahal izatea: hanka gorri luzeak eta moko estu eta zorrotza baliatuz, lohian arakatzen dute mokoratzeko moduko intsektu eta ornogabeen bila.

Zatozte Arkautira ikustera, eta gogoan izan, ez beldurtu oihurik entzuten baduzue, ez da ezer gertatzen.

 

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude