Ataria

Eskulanak, errespetua eta dibertimendua Atarian

Atariak, Salburuko interpretazio zentroak, lantegi-ikasgela bat du; haurrek eta helduek askotariko jarduerak eta eskulanak egin ditzakete bertan, eta Salburuko hezeguneei zein bertako fauna eta florari buruz gauza ugari ikasi.

 

Jarduerak erretilutan banatuta daude, gelaren bi aldeetan kokatutako bi apaletan. Gaur egun 31 erretilu ditugu, era guztietako jarduera autogidatuz beteak: ebakigarriak, papiroflexia, mozorroak, mahai-jokoak, puzzleak… Gainera, udaberriaren etorrera dela eta, erretilu berriak sortzen ari gara.

Gogorarazten dizuegu adigabeek pertsona heldu batek lagunduta egon behar dutela, umeak gidatu eta materiala zuzen erabiltzen irakats diezaien; hartara mundu guztiak disfrutatu ahalko du. Eskulana bukatutakoan, umeek oroigarri bat eraman ahal dute etxera.

 

Edonor hurbil daiteke, eta erretiluetan dagoen materiala arduraz erabili. Hau da jendearentzako ordutegia: astegunetan, arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara; asteburuetan, goizez, 11:00etatik 14: 00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara. Maiatzaren 1etik aurrera arratsaldeko ordutegia ordubete luzatuko da.

 

Erretiluen helburu nagusia txikienek Salburuko fauna eta florari buruz ikastea da, jolasten eta irudimena askatzen duten bitartean.

 

Zatozte espazio eder honetaz gozatzera; umeek ondo baino hobeto pasatuko dute, zalantzarik gabe.

 

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude