Ataria

Ingurumen Hezkuntza Albistegia (P. Ignacio Barrutia Ikastola)

Udaberria hasi eta iritsi da lehen mailako zikloko ikasleen garaia. Hemendik ekainaren amaiera arte, urtaro polit honetaz gozatuko dugu utzi gaituen koloreekin. Gure naturaren barnean dauden izaki bizidunak, uraren zikloa, Salburuko urtaroak, inguruneko fauna, flora eta kate trofikoa Ataria-n ezagutuko ditugu

Bisitan zehar, jarduerak eta joku didaktikoen bitartez errezago ikasiko dute Salburuko naturaren kontzeptuak. Haietako batzuk kanpoan ibilbidetxo gidatu bat eginez eta beste batzuk Ataria-Salburuko Interpretazio Zentroaren barruan, ikus-entzunezko erakusketarekin, jokoekin, bideoekin, esperimentuekin…

P. Ignacio Barrutia Ikastolako ikasleriak asko disfrutatu egin du gaur goizean Atarian eta Salburuan. Hezegune baten ekosistemak nola funtzionatzen duen ikasi dugu bertan bizi diren animaliak eta landareak ezagutuz, baita uraren zikloaren funtzionamendua aztertuz ere. Kopetazuri baten mokoa sortu dugu kartulina bat erabiliz; horrela hobeto gogoratuko dugu dena. Gainera, Salburuko biztanleak bisitatu ditugu, las Zumas behatokiraino ibilaldi alai batean.

Hurrengo urtean bueltan espero zaituztegu!

 

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude