Ataria

Hegazti limikoloak hobeto ezagutu

Udan akuiferoaren maila jaisten eta Salburuko aintziren hondoko lohiak eta lokatzak azalean geratzen direnean, leku bikaina bihurtzen da hegaztientzat, bereziki limikoloentzat. Baina, ba al dakizue zer diren hegazti limikoloak?

Uretako hegaztiak dira, kostaldeko edo barrualdeko hezeguneekin lotutakoak. Izenak berak ematen digu haien portaerari eta elikadurari buruzko pista. Izan ere, limus hitzak “lokatza” esan nahi du, hegazti horiek egunaren zati handi bat lokatza edo lohia dagoen tokietan ematen baitute jatekoaren bila. Lohian moko luzea sartu eta arakatzen aritzen dira, karramarro txiki bat, zizare bat edo makro-ornogabe bat aurkitzen duten arte.

Salburuan hegazti talde horren barruko espezie hauek aurki ditzakegu: hegabera, bernagorria, zankaluzea, txirritxoa, kuliska, lepagorria, abozeta eta istingorra. Garai honetan ugaritzen hasten dira gure hezegunean. Zatoz ezagutzera!

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude