Ataria

Irailaren 4tik 10era – Albistegi Ornitologikoa

Azken aste hau benetan udazken girokoa izan da, nahiz eta udaren azkenetan gauden oraindik. aurreko asteekin konparatuz gero, tenperaturek dezente jaitsi dira, eta 10 eta 20 ªC-en inguruan ibili dira. Sarritan negu-usaina sumatu dugu, iparretik etorritako korronte termikoen erruz. Ia aste osoan izan dugu euririk, are nabarmenago aste amaieran. Antza, udazkeneko prezipitazioak ohi baino lehenago iritsi dira, ikusiko dugu zer gertatzen den datozen asteetan. jarraian, ikus dezagun zer hegazti ibili diren aste honetan Salburun!

Limikoloak zalaparta-betean dabiltza, ohi bezala, lohiu-guneetan jan bila. Hauek dira errazen ikusten direnak: hegaberak (15 ale.), los kuliska txikiak (22), ilunak (13) eta pikartak (2), eta txirritxo txikiak (5 ale). Zenbait hegazti talde handitan iritsi dira hezegunera, esaterako kuliska buztanbeltzak (25 ale), txirri arruntak (33) eta kuliska zuriak (13 ), eta bertan elikagai bila dabiltza, indarrak berreskuratu eta bidaia luzea jarraitu ahal izateko. Inguruan dabiltza oraindik ere borrokalari ale batzuk, 4 ale zehazki, ezaugarri dutenak laranja koloreko paparra.

Ur-laminan dabiltza txilinporta txikia (8 ale), ahate mokozabala (2), murgilari arrunta (3), murgil handia (6), eta basahatea (12 ale), dagoeneko hasi direnak udako lumaje diskretua galdu eta neguko koloretsuarekin aldatzen, ipar-ahatea (13), uroiloa (18) eta zertzeta arrunta (10). Mokozabal zuriak ere aintziran elikatzen dira (23 ale), eta horietako batek eraztuna dauka. Saiatuko gara nondik datorren asmatzen!

Geldirik, aintziratik gertuko adarren artean ezkutatzen dira zenbait ardeido, hala nola koartza hauskarak (3 ale), koartzatxo itzainak (8) eta koartzatxo txikiak (5). Zikoina (30 ale) talde handiak dituzte lagun. Ale gazteenek denbora gutxian egongo dira; izan ere, leku epelagoetara joateko migrazio-bidaia luzeari ekiteko prestatzen ari dira.

Zeruetan hegan, harritu egin gaitu antzara talde handi batek antzara (37 ale). lekua ezagutzeko hainbat bira egin ostean, ur-laminara jaistea erabaki dute, bertan atseden hartzera. Saldo handi horrek eskaini digun denbora-pasa ederra gutxi balitz, martin arrantzale bikote bat zenbait aldiz pasatu da, bizi-bizi, eta liluratu egin gaitu urdinkara metalizatu koloreko lumaje ederrarekin. Zeruan hegan ikusi ahal izan dugu baita pagauso-taldeak (4 alekoak), pasaeran, eta baita enara-saldo handiak (40 ale) hezeguneetatik gertu nahi beste intsektuz elikatzen.

Bi arrano txiki itzuli-mitzuli ibili dira Ataria zentroaren inguruan, lagun dituztela gabirai eta belatz bana, den-denak jateko zerbait harrapatu xedearekin. Lehen biak, gainera, aintziraren ertzera jaitsi dira, beren itxura eta tamaina gure gozagarri. Zenbait paseriforme, kaskabeltzak eta amilotx urdinak esaterako, begiratokiaren aurreko bazkalekuetara jotzen dute erruz. Bitxikeri gisa, kontuan hartzekoa da gero eta errazago ikusten direla zuhaixken artean euli-txori arruntak.

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude