Ataria

Uztailaren 15eko ornitologia albistegia

Euri-jasa eta zaparradak ugari izan diren aurreko egunekin konparatuta, gaurkoak ezaugarri izan du nolabaiteko egonkortasun meteorologikoa. Egun polita izan da Salburun, eguzkitsua gehienean, haize bolada arin batzuk tarteka, nahiz eta indarra hartu duten arratsean zehar. Tenperatura maximoa 25,9 ºC-koa izan da, aurreko egunetan baino pittin bat beherago, eta minimoa 18,2 ºC-koa, bati baino gehiagori lo egitea galaraziko zion modukoa.

Hegazti ugariz gozatu ahal izan dugu gaur Arkautiko aintziran. Antzara hankagorrizten familiak (20 ale) hezegunean hara-hona zebiltzan, uraren freskotasunaz gozatzen, beste espezie batzuk alboan zituztelarik, esaterako murgilari mottoduna (ale heldu bat eta 8 kume) edo murgilari europarra (heldu eta txita bana). Hezeguneko aintzira handiena oso-oso gustukoa du kopetazuriak, hortxe da beti; gaur ere kopetazuri gazte eta txotekin gozatu ahal izan dugu. Ezin dugu ahaztu gure uretan oso ohikoa den beste hegazti bat, uroilo arrunta (1 ale). Anatidoetara itzulita, gaurkoan 50 bat basahate ale ikusi ditugu.

Ardeidoen artean, koartza hauskara ale bat ikusi dugu, eta baita koartzatxo itzain bat ere. Aldi berean, urretxori baten kantu gozoaren oparia izan dugu belarrian.

Murgil handiak eta txilinporta arruntak ere hor dabiltza aurrera eta atzera, lehenaren ale heldu bat eta 2 txita, eta bigarrenaren gazte bat eta heldu bat.

Beste batzuetan baino kaio gutxiago ikusi ditugu hezegunean. Azken egunotako beroagatik otea da? Bi ale ikusi ditugu, besterik ez.

Azkenik, limikolo baten presentzia aipatu nahi dugu, kuliska txikia alegia.

 

 

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude