Ataria

Eraztun Berdeko Autobusa

Eraztun Berdeko 25. urteurrena modu artistiko, ekologiko eta berri batean ospatzeko, CEA-k Tuvisarekin bat egin du. Gaurtik aurrera ‘Eraztun Berdeko Autobusa’ sortzen da, ohiko 8. linea egingo duena, baina larunbatetan –azaroak 17ra arte- hiriko puntu desberdinetara habiatuko da prestaturiko kontzientziazio eta gozamen jarduera desberdinetako “egoitza” gisa aritzeko.

Gonbidatuta zaudete larunbat honetan Andra Mari Zuriaren enparantzan (10:00etatik aurrera) egingo den autobus honen margoketara. Ingurugiroarekin erlazionaturiko motiboak erabiliko ditugu (fauna eta flora), eta forma geometrikoak txikien margoketa errazteko. Fill in Culture eta Kapone (Miguel Ángel Medina) muralgile ospetsuaren laguntzarekin kontatuko dugu.
Irailak 22tik aurrera, Europako Mugikortasun astea dela eta, ‘Eraztun Berdeko Autobusaren’ programazio ibiltaria hasiko da. Edonork parte hartzeko aukera izango du, Arabako Argazkilaritza Elkarteak zuzenduriko ‘Iruditan mugitzen naiz’ ekintzarekin hasita.

 

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude