Ataria

Eguneko tximeletak eta gaueko tximeletak

Alde handiak dira eguneko tximeleten eta gauekoen artean. Hauek dira zazpi alde nagusiak:
1.- Antenak: eguneko tximeleten % 99,9k maza edo pospolo formako antenak dituzte, ez da sexuen arteko bereizketarik. Gauekoen antenek, berriz, forma ugari izaten dituzte (dimofismo sexuala dago).
2.- Hegoak: egunekoen hegoek egitura independentea dute; gaueko tximeletek hegoak akoplatzeko sistema dute. Horretaz gain, eguneko tximeleten hegoek azalera handiagoa izaten dute.
3.- Atseden hartzeko modua: egunekoek hegoak elkartu eta gorputzarekiko bertikal jartzen dituzte lo egiteko; gauekoek buruak, toraxak eta sabelaldeak osatzen duten lerroarekiko horizontalki jartzen dituzte hegoak, aurrekoek atzekoak estaltzen dituztelarik.
4.- Jarduera-aldiak: egunekoak egun osoan daude aktibo. Gauekoak, aldiz, gauez egiten dute hegan, nahiz eta zenbait espezie egun argiz ere hegan ikus daitezkeen.
5.- Koloreak: salbuespen ugari bada ere, oro har, eguneko tximeletek kolore biziagoak eta diseinu deigarriagoak izaten dituzte. Gaueko tximeletek kolore diskretuagoak izaten dituzte, arreak.
6.- Itxura: eguneko tximeleta gehienek oso itxura hauskorra dute eta gauekoek sendoagoak eta iletsuagoak dirudite (gaueko tenperaturei aurre egiteko).
7.- Hegan egiteko tenperatura lortzeko modua: egunekoek eguzki-plaka gisa erabiltzen dituzte hegoak eta gauekoek hegoen bibrazioari esker lortzen dute tenperatura hori.
Herritarren zientzian oinarritutako Eguneko Tximeleten Kontserbazio Programak eta Gaueko tximeleten Kontserbazio Programa baliatu ditzakezu gehiago jakin nahi izanez gero.

 

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude