Ataria

Usoak

Usoen garrantzia:

Jendeak ez ditu espezie hauek begi onez ikusten eta askok uste dute hobe litzatekeela haiek suntsitzea eramaten dituzten gaixotasun askorekin amaitzeko. Aitzitik, Txileko Unibertsitateko Hegaztiak Aztertzeko Sailak egiaztatu du usoen bakterio-karga beste edozein hegazti espezierena adinakoa dela eta Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi du hirietako usoak ez direla mehatxua osasun publikoarentzat, gizakiei oso gutxitan kutsatzen baitizkiete gaixotasunak. Gainera, zientzialari askok uste dute ingurumenaren orekan badutela beren papera; izan ere, oso garrantzitsuak dira haziak hedatzeko eta hegazti harraparien elikadura-iturri nagusienetakoa dira.

Usoei buruzko bitxikeriak:

Uso espezieak ertainak, mozkoteak eta buru txikidunak dira, eta, beren hego-gihar indartsuak direla-eta, papar zabal eta biribildua dute. Azpimarratzekoa da usoen pisuaren % 40 giharrei dagokiela; hegazti arin eta azkarrak dira, hortaz. Hain zuzen ere, horrexegatik erabili izan ziren mezulari gisa bere garaian.

Elikadurari dagokionez, helduek landare-gaiak jaten dituzten batez ere: haziak, hostoak eta kimuak. Gazteek, berriz, helduek paparotik jariatzen duten “uso esnea” hartzen dute elikatzeko. Edateko teknikari dagokionean, usoek ez dute hegazti gehienek bezala edaten, gizakiek bezala baizik, zurrupatuz.

Gasteizko Udalerriko Odonatuen Kontserbazio Programa

Hiri Hegaztien Kontserbazio Programari esker, usoen populazioa aztertzen dugu, Atariak antolatzen duen Herritarren Zientzian Parte Hartzeko Sarearen barnean. Jakin-mina baduzu, ez egin zalantzarik eta bidali informazioa lortzeko mezu bat helbide honetara: cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org

 

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude