Ataria

Eguneko Tximeleten garrantzia

Duela denbora nahikotxo Eguneko Tximeletak ikasten direla eta ikerketa ekologikoaren eta eboluzioaren inguruko ikerketaren une gogoangarri direla. Landareen polinizazioan laguntzen dute, polena lore batetik bestera eramanez. Hori del aeta, izaki bizidunen kate trofikoaren parte dira.

Gainera, edozein beste animalia baino bioindikatzaile hobea dela uste da, ekosistema naturalen osasuna eta bizi-kalitatearen berri emanez. Izan ere, landare eta animalien arteko erlazio estu honi esker, kontserbazio maila eta alterazioak erakusten dituzte.

Haien kolore deigarriak direla eta, intsektu talderik politena direla uste da eta ondorioz, talde oso ezaguna dira. Honek animalia hauen ikerketak anitzak izatea ekarri du. Azken hamarkadetan espezieen maiztasunean egondako jaitsierak, ziurrenik aldaketa klimatikoa dela eta, ikerlariak arduratu ditu.

Hau kontuan hartuta, Atariak Vitoria-Gasteiz udalerriko Eguneko Tximeleten biodibertsitatearen egoera ikertu nahi du. Informazio honekin udalerriko ekosistemen egoeraren inguruan ikastea espero da, eta honela, biodibertsitatearen kontserbazioan lagunduko da.

Eguneko Tximeleten Kontserbazio Programaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, korreo bat bidali dezakezu hurrengo helbidera: cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org

Programako parte hartzaile baten argazkia: Karduetako Vanesa.

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude