Ataria
Kategoriak: Albistegi ornitologikoa  —  Etiketak: ,   —  CEA  —  18 abuztua 2019 18:05

Igande hau, abuztuak 18, egun lainotua eta haize leunarekin izan dugu, 22ºC-tako batazbesteko tenperaturarekin. Jarduerako parte hartzaileek “Los Fresnos” behatokian hegazti espezie ezberdinak ikusteko aukera izan dute.

Espezie ugarienak uroiloa eta uhalde-enara izan dira, 12 ale bakoitzetik ikusi direlarik. Zikoina zuriaren 8 ale ikusi dira baita ere eta buztanikara 6 ale espezie bakoitzarenak: 6 buztanikara zuri eta 6 larre-buztanikara. Azkenik, 2 lertxun hauskara, 2 kuliska txiki eta buztangorri ilun bat behatu dira.

Bestetik, gaurko goizean ikusi ez diren arren, aipatzekoak iruditzan zaizkigu atzo bisitari batzuek ikusi dituzten hurrengoak: hain beldurtiak izan ohi diren uroiloaren txito bat eta 4 borrokalari.

Hurrengo igandean gaur bezain ondo pasatzea eta posible izatekotan, espezie gehiago ikustea espero dugu. Ez izan zalantzarik eta probatu ezazue esperientzia!

Share

Iruzkinik ez »

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude