Ataria

ABENDUAREN 29KO ORNITOLOGIA ALBISTEGIA

Zeru oso lainotu baten pean, urtean azken aldiz ekin diogu Salburuko hegaztiak ezagutzeko
ibilbideari. Tenperatura 0,2 ºC-koa izan da eta hezetasuna % 99koa, baina ez digu galarazi
ustekabe ederrez gozatzea hegaztiak ikusteari dagokionez.

Bidean 5 txantxangorri europar eta kaskabeltz arrunt bat azaldu zaizkigu agurtzera. Zenbait
mika eta zingira-mirotz bat pasatzen ere ikusi ditugu, eta laino trinkoaren artean sumatu egin
ahal izan ditugu baita zikoinak beren habietan. Lainoa gorabehera, espezie-aniztasuna
harrigarria izan da.
Behatokitik 15 ipar-ahatetik gora, 30 ahate buztanluze baino gehiago, 50 kopetazuritik gora eta
60 ahate mokozabal baino gehiago ikusi ditugu. Horiez gain, hegazti ugarien artean uroilo
arrunt bat, hiru murgilari arrunt, murgilari mottodun bat eta txilinporta lepo-beltz bat berezi
ahal izan ditugu.
Egun desberdina izan da gaurkoa Arkautiko hezegunean, baina ez interes gutxiagokoa. Ea
2020ak ezusteko ugari ekartzen dizkigun! ¡Feliz Año! Urte berri on!
Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude