Ataria

Ingurumen hezkuntza albistegia – Otsailak 12

Gaur Ekialdea eta Egibide-Jesús Obreroko ikastetxeetatik etorri zaizkigu bisitan DBH-ko ikasleak.Lehendabizi Ataria zentroan bertan dauden erakusketak aztertzen egon gara eta akuiferoei, elikadura-kateari, etabarreri buruzko gauza asko ikasi ditugu.

Ondoren beheko pisura jeitsi eta laborategi batean egongo bagina bezala egon gara uretako makro-ornogabeak aztertzen. Sare batzuen laguntzarekin laginketa egin ondoren, mikroskopio eta lupa binokularrak erabilita, bizidun hauen ezaugarri fisiko ezberdinak identifikatu ditugu fitxa bat betetzen.

Bukatzeko “Las Zumas” behatokiraino ibilaldi bat egin dugu eta prismatiko eta teleskopioa erabilita animalia ezberdinak ikusi ditugu. Hegazti gutxi ikusi ahal izan ditugu gertutik, baina konpentsazio moduan hainbat orein ederki ikusi ahal izan ditugu.

Jarraian uzten dizkizuegu ateratako hainbat argazki. Hurrengora arte!

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude