Ataria

Ingurumen Hezkuntza Albistegia – Otsailak 11

Gaur, otsailak 11, “Egibide Nieves Cano” eta “Egibide Jesús Obrero”-ko ikasleak izan dira Atarian ingurumen hezkuntza egiteko.

Zerua hodeitsu egon arren, Arkautiko urmaela bisitatzera abiatu gara, landaretza akuatikoa eta honek hezegunean daukan garrantzia ezagutzeko asmoz. Bertan, “Las Zumas” behatokian sartu gara, non oreinak eta hegazti espezie asko ikusi ahal izan ditugu.

Atarian bueltan, makroornogabeak aztertu ditugu eta rol jooku baten bidez, hezeguneak jasan ditzakeen mehatxuen berri eman dugu.

Ondo pasa izana eta laster elkar ikustea espero dugu!

 

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude