Ataria

OTSAILAREN 23KO ORNITOLOGIA ALBISTEGIA

Inauteri eguzkitsua gaurkoa Salburun, non negu-egun ezohikoak bizitzen ari baikaren, tenperatura 20 º C-taraino iritsi delarik. Igandero bezala, ez diogu muzin egin berotik joan den eguna gozatzeari, astero bezala “Los Fresnos” behatokira joateko pasiera eginez, asteko ornitologia-errolda egiteko.

Neguko lumajeak pixkanaka galtzen ari diren arren, anatidoak hezeguneko protagonista dira edonola ere. Ohiko basahatekin batera –gaur kopuru handian ikusi ditugu, 20 ale inguru–, ikusi ahal izan dugu baita ahate txistukari bat, ahate buztanluzearen 20 ale inguru, 6 ahate mokozabal, 4 ipar-ahate eta 10 murgilari europar.

Zikoinak makaldiko jaun eta jabe dira, 20 ale baino gehiago ikusi izan ditu habietan, baina beste zangaluze batzuk ere ikusi izan ditugu, esaterako koartzatxo txikia (ale 1) eta koartza hauskara (ale 1).

Gaurkoan Arkautiko aintziran ur-hegazti ugarienetako bat kopetazuria izan da (50 ale baino gehiago), eta baita kaioak ere (30 aletik gora). Azkenik, ikusi ahal izan ditugu baita 3 antzara hankagorrizta, murgil handi bikote bat eta zingira-mirotz ale bat, uren gainean hegan hara eta hona, gure gozamenerako.

  

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude