Ataria

Bizitza Basatiaren Mundu Eguna

Martxoak 3a, Vitoria-Gasteiz hiriarentzat egun garrantzitsua izateaz gain, natura maitatzen duten pertsonentzako egun berezia da, izan ere Bizitza Basatiaren Mundu Eguna ospatzen da. Data hori aukeratu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 1973an Basafauna eta Basaflorako Espezie Mehatxatuen Nazioarteko Merkataritzari buruzko Konbentzioa (CITES) onartu zeneko urteurrena ospatzeko.

Konbentzio honen helburua basoko animalia eta landareen komertzializazioak ingurune naturaletan haien biziraupena mehatxatzen ez duela ziurtatzea da. Horretarako, espezieak mehatxu- eta babes-mailaren arabera sailkatzen dira eranskinetan:

  • I. Eranskina: galtzeko arriskuan dauden espezieak.
  • II. Eranskina: galtzeko arriskuan ez dauden espezieak, baina merkataritza kontrolatu beharra dutenak.
  • III. Eranskina: gutxienez herrialde batean babestuta dauden espezieak.

CITES bezalako dokumentuak eta argitalpenak basa-bizitza bere egoera naturalean kontserbatzeko tresna beharrezkoak dira. Horrela, Salburuako hezeguneak bezalako habitatei eutsi diezaiekegu, bertako fauna eta florarekin, ekintza antropikoek hondatu gabe.

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude