Ataria

Gasteizen Magia

Vitoria-Gasteiz 300m2 baino gutxiagotan ia 250.000 biztanle ditu eta galdetuko zarete, honek zer dauka egiteko Salburuarekin.

Gasteiz hiri bat da biztanle askorekin, esan dudan bezala lehenago, gure hiriaren edertasuna etortzen da daukagun  errekurtso kulturalengatik, aisialdietarako daukagun lekuengatik... Baina beste alde batetik ere, naturaz  inguratuak gaude, zehazki Eraztun Berdeaz, 90. hamarkadan garatzen hasi egin zen proiektua. Proiektu honi esker, eraztun berdea gaur egun  osatzen duten parke desberdinak berreskuratu egin ziren.

Gasteizek duen magia laburbiltzen da, bi munduetatik onena daukala. Hau da, Hiria eta natura leku berdinean daukala. Gasteiz hiri bat da errekurtso desberdin askorekin  adibidez: Arkupeko pasalekua, Andre Maria katedrala, plaza ezberdinak Plaza Espainia edo Andre Maria Zuriaren plaza bezalakoak, eliza desberdinak San Bizente edo San Miguel... Museo ezberdinak Bibat edo Arte ederren museo bezalakoak. Beste alde batetik , eraztun berdearen parke desberdinak ditu. Hauek Salburua, Olarizu, Zadorra, Armentia, Zabalgana eta Nebera dira.

Guk gaur, Salburuari buruz hitz egingo dugu, Salburua hainbat urmaelek osatzen dute, Arkautikoa eta Betoñukoa izanik bi urmael nagusiak, duela hainbat urte atzera, parkea lehortu egin zuten, ingurua soro bihurtzeko asmoz. Baina, 1994. urtean lehengoratze lanei esker atzera egin zioten egoera horri. Honi esker, gaur egun, Salburua Euskal Herriko hezegune kontinental baliotsuenetako bat bihurtu da. Parke honek kontatzen du, Salburuaren hezeguneen interpretazio zentroarekin Ataria, non gauza desberdin asko daude ikusteko.

Gasteizko biztanleok zortea daukagu bi munduetatik onena daukagulako, hiria eta natura leku berean dauzkagulako. Horregatik, daukaguna hobeto aprobetxatu behar egin beharko genuke eta balio gehiago eman, gure parkeak oso ongi zaindu beharko genituzke eta hauek ikustera joan beharko ginateke, baina beti ingurumena errespetatzen.

Ataria

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude