Ataria

Hezegunearekin “sintonizatzen”!

Saguzaharrak oztopoak sahiesteko eta harrapakinak bilatzeko ultrasoinuak erabiltzen zituztela jabetu ginenez geroztik asko aurreratu da ekolokalizazioaren ikerkuntza. Horrek balio izan digu ugaztun hauen biologia hobeto ezagutzeko eta oro har espezie askoren distribuzioa eta egoera ikertzeko.

Baina…nondik dator soinua?

Mikrokiropteroek laringea erabiltzen dute soinua sortzeko, izan ere, beste animali batzuk baino handiagoa dute gorputz atal hau. Hala ere, familien artean desberdintasunak daude soinu hau ateratzen den lekuari jartzen badiogu arreta; vespertilionidoak adibidez ahoa irekita dutela ateratzen dute soinua, rinolofoak ordea sudor-zuloetatik ateratzen dute.
Soinua ateratzen denetik oihartzuna detektatzen duten arteko denbora kalkulatuz oztopoarengarainoko distantzia antzematen dute, norabidea ordea, ezkerreko edo eskuineko belarriraino azkarrago heltzen den aztertuz.

Gaur egun askotariko ultrasoinu detektagailuak aurkitu ditzakegu salmentan, baina merkeenak dudarik gabe detektagailu herodynoak dira; hauek irratien antzera erabiltzen dira eta saguzaharren soinuak entzungarriak izatea ahalbidetzen dute. Gailu hauek erabiliz saguzahar familia motak (eta generoak) bereizteko gai izango gara, saguzahar mota bakoitza frekuentzia eta pulsu bereizgarria erabiltzen baitu.

Momentuz saguzaharrak hibernatzen jarraitzen dute, baina udaberriaren etorrerarekin Salburura etorri zaitezke zure “irratiarekin” hezeguneko kiropteroak sintonizatzeko!

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude