Ataria

Orkideak edonon

Orkidiek landareeen familia handi bat osatzen dute, milaka espezie ezberdinekin (20.000 bat espezie). Munduko bost kontinenteetan aurkitzen dira orkideak, izan ere, ia edozein klimatan agertzeko gai dira. Soilik gune artikoetan eta basamortuetan ez dira aurkitu oraindik. Europako espezieak lurtarrak dira, hau da, lurrean hazten dituzte sustraiak. Espezie tropikalak aldiz, epifitoak dira, beste landare batzuen gainean bizi dira.

Orkidea lurtarrek mantenugaiak metatzeko sustrai tuberosoak dituzte, errizoma izenarekin ezagutuak. Organo honek izena eman dio familia honi, testikulu forma baitu. Izan ere, “orkidea” hitza, grekerako “orkhis” hitzetik dator eta honek “testikulu” esan nahi du.

Bizi-zikloari erreparatuz, dauzkaten organoak kontutan hartuta, geofitoak dira. Urtearen parte handi bat lurpean igaro dute, aireko parterik erakutsi gabe. Lurpeko organo hauek, baldintza klimatologiko egokiak kontutan hartuz, landare berri bat eratuko dute.

Hau guztia Orkideen Kontserbazio Programan ikas dezakezu #herritarrenzientziaVG #100YCIA Fundación Española para la Ciencia y para la Tecnología – Ministerio de Ciencia e Innovación-ek lagunduta.

 

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude