Ataria

Covid-19: Nola eragingo dio izurrite honek gure planetaren osasunari?

Aste honetako herritarren zientziaren blog-ean Covid-19-ren krisiak gure planetaren osasunari nola ari dion eragiten behatuko dugu.

Aho batekoa da gaixotasun hau mundu mailako osasun krisia bilakatu dela honezkero. Krisi honek ekonomia nola astinduko duen oraindik determinatzear dago baina, nola eragingo dio pandemia honek gure planetaren osasunari? Oso zaila izango da jakitea zer neurriraino eragingo dion gure planetaren ekosistemei baina krisia hasi zenetik isuri diren (edo isuri ez diren, hobeto esanda) negutegi eta toxikoak diren gasen kopuruan neurtzea adierazle ona izan daiteke. Hastera goaz:

Txina hartuko dugu eredutzat bertan hasi baitzen izurritea. Zientzialariek hainbat adierazle dauzkate kontutan gasen isuriak estimatu ahal izateko, adierazle hauek satelite bidez aireko NO2 kontzentrazioa neurtzetik isuri handien arduradunak diren industrien lehengaien kontsumoa neurtzeraino doaz. Horrela, hona hemen zientzilariek behatu ahal izan dituzten adierazle batzuen adibideak:

  • Zentral elektriko nagusien ikatz kontsumoaren %36-ko jeitsiera.

  • Altzairuaren deribatuak diren produktuen ekoizpenaren %15-aren jeitsiera.

  • %29 ikatz gutxiago esportatu da ikatz-portu nagusitik.

  • %23 koke gutxiago ekoiztu da.

  • Satelite irudien arabera NO2 isuriek %37-a egin dute behera.

  • Petroleo-findegiak %34-an jaitsi dute ekoizpena.

Adierazle hauek erabili dituzte zientzialariek Txinaren (munduko negutegi gasen isuritzaile nagusia) karbono dioxidoaren isuriak estimatzeko. Estimazio hauen harabera isuriak laurden batean jeitsi dira Txinan izurritea hasi zenetik, hau da mundu mailan %6-an jeitsi dira gas hauen isuriak.

Orain arazoa da jeitsiera hau denboran mantenduko den, berriz ere izurritearen aurreko mailara itzuliko diren edo isuriak gora egingo duten ordea. Txina eredu ona izaten jarraitzen du orain arte ibilitako mailaren gainetik jarduteko industria bait du beharra izan ezkero. Oraindik itxarotea besterik ez dago baina krisia pentsatzen zena baino gehiago luzatzea espero da. Nazioarteko energia agentziaren eta petroleo ekoizleen herrien batzordearen arabera, mundumailako petroleoaren eskariak erdira egin lezake urtarriletik irailerako epean.

Datozen blogetan gai honi buruz gehiago kontatuko dizuegu. Egon adi.

Egun on bat pasa.

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude