Ataria

Odonatuen identifikazioa

Odonatuetan, anisopteroek (benetazko burruntziak) zein zigopteroek (sorgin-orratzak) morfologian antzekotasunak dituzte.

Haien gorputzan hiru atal nabari dira: burua, toraxa eta abdomena (sabela). Bi kasuetan, buruan bi begi nabarmen dituzte. Hala ere, burruntzien kasuan begiek buruaren gehiengoa okupatzen dute eta elkarrekin dauden bitartean, sorgin-orratzen kasuan begi hauek banatuta daude. Edozein kasutan, bi begien artean kopeta bat dute eta kopeta honen kolorea edota begien kolore ezaugarri gakoa izan daiteke espeziea identifikatzeko orduan.

Toraxari erreparatuz, beheko partean hankak dituzte eta goiko partean aldiz, hegoak dituzte. Hego hauen ertzetik gertu, barruko bordean, lodigune bat aurkitu ohi da, pterostigma izenekoa. Toraxeko banden kolorea, hanken kolorea edota pterostigmen kolorea oso garrantzitsuak dira identifikiaziorako.

Abdomena 10 segmentutan du banatuta. Segmentu hauen kolorazioa identifikazioak gauzatzeko ezinbestekoa da. Sabelaren amaieran apendize analak daude, zerko eta zerkoide, edo beheko eta goikoak deiturikoak, hurrenez hurren. Arrek apendize hauen bitartez emea heltzen dute ugalketan eta tandem hegaldietan. Hauen kokapena, dibergentea edo paraleloa ere, erreferentzia gisa erabil daiteke espezieak ezberdintzeko.

Amaitzeko, arrek bigarren mailako genitalia abdomenaren hasieran dute, beheko aldean, eta bertatik pasako diote esperma emeei. Emeek esperma hau obopositor edo obipositorean jasoko dute, abdomenaren amaierako segmentuetan, beheko aldean, aurkitzen dena.

Hau guztia Vitoria-Gasteizko Herritarren Zientzia Sareko Odonatuen Kontserbazio Programan parte hartzen dute pertsonek ikasi egiten dute. Hauek, animalia hauen inguruko ezagutzarik izan gabe hasieran, pixkanaka ikasi egin dute hauen laginketak eginez hiriko parke eta inguruetan. Honela, odonatuen espezie ezberdinen populazioen dinamika ezagutu nahi da, gune horien uraren kalitatea ezagutuz eta ekosistema horien eta bioaniztasunaren kudeaketa egoki bat gauzatuz.

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude