Ataria

EU-Citizen.Science

Gaur Europear batasunak sustatutako ekimen bat aurkeztera gatorkizue. Ekimen honen helburu nagusia, gaur egun kontinente zaharrean aurrera eramaten ari diren herritarren zientzia proiektuen baterapena da. Ideia on bat iruditu zaigu horri hau zuekin banatzea, bertan etxetik egin daitezkeen herritarren zientzia proiektu ugari agertzen bait dira.

Ekimena EU-Citizen.Science deitzen da eta hurrengo linkean sakatuz nahi beste informazio topatu dezakegu: EU-Citizen.Science. Plataforma online hau jakinduria, tresnak, ezipen eta baliabide ezberdinak elkar banatzeko asmoarekin sortu zen, azken einean Europar mailan dauzkagun herritarren zientzia proiektuak bultzatzeko asmoarekin hain zuzen.

Herritarren zientziaren hedapena bilatzen duen ekimen honek, herritarrek proiektu zientifikoetan daukaten eragina sustatzeko baliabideak eskeintzen dizkigu. Gainera herritarren zientzian parte hartu nahi duen edonork bilatu ditzake beste partehartzaile batzuen esperientziak eta aholkuak. Web horrian bost erako informazioa bilatu dezakegu:

  • Baliabideak: herritarren zientziarako lagungarriak diren baliabide batzuen zerrenda.

  • Proiektuak: Europa mailan gaur egun gertatzen ari diren proiektu batzuei buruz informazioa bilatzailea.

  • Ekintzak: ekintza garrantzitsuenak aurkezten dituen egutegi bat.

  • Forua: edozeinek dauzkan edozein galdera edo zalantza burutzeko leku egokia.

Plataforma hau berria da oraindik eta garatzen ari dira baina zuentzako interesgarria delakoan ekarri dizuegu gaurkoan.

Hurrengorarte!

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude