Ataria

Afrikatik hegan

Beroa, udaren lehen aste honetako protagonista izango da. Afrikako aire poltsa batek, tenperatura altuak utziko dizkigu eta haizerik egiten ez badu, odonatuak ikusteko aukera izango dugu. Hau da, sorgin-orratzak eta burruntziak.

Hauek bezalako intsektuak migrazio handiak egiteko ahalmena daukate, 100km baino gehiagokoak egunero. Izan ere, pasa den urtetan, A.ephippiger, T.annulata eta T. kirbyi bezalako espezie tropikalak ikusi izan ditugu gure udalerrian. Beraz, adi eta ondo miatu gure urmaelak, animalia hauek aurkitzeko aukera izango dugu eta.

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude