Ataria

Burruntzi enperadorea: Anax imperator

Burruntzi hau espezie arrunta da eta habitat ugaritan agertu ohi da. Jatorri afrikarra duen arren, azken urteotan ipar Europako gune handiak kolonizatu ditu.

Espezie honetako arren identifikazioa honela gauzatzen da: lehendabizi, odonatuen artean burruntzi (anisoptera) bat dela jakin daiteke, begiak elkarrekin, atsedenean hegoak irekita eta gorputz sendoa duelako; bigarrenik, Anax generokoa dela jakin daiteke haren tamina handi eta sabeleko (abdomeneko) kolore urdin argia dela eta; hirugarrenik,  Anax generoko espezieen artean, sabeleko alde dortsalean lerro beltz bat duen bakarra da. Ondorioz, urrats erraz hauek jarraitu ostean,hegaka dabiltzan arren identifikaizoa egin daiteke.

Hurrengo argazkian Odonatuen Kontserbazio Programan parte hartzen duen Jabier Manzanok Olarizuko Jardin Botanikoan burututako bigarren laginketan topatutako “Anax imperator” bat duzue. Programa hau Fundación para la Ciencia y la Tecnología y el Ministerio de Ciencia e Innovación-i esker aurrera eramandako Herritarren Zientzia Sareko eta “100&CIA para Vitoria-Gasteiz” proiuektu barruko zazpietako bat da. #herritarrenzientziaVG #100YCIA

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude