Ataria

Orkideen familia

Orkideen milaka espezie ezberdinek Orchidaceae familia osatzen dute. Aditu batzuen ustez, 30000 espezie inguru egon daitezke. Orkideek duten eboluzio biologiko aktiboak kopuru handi hau sortu du.

Familia honek leki ezberdinetara egokitzeko gaitasuna duenez, munduko txoko ezberdinetan agertzen dira haren espezieak, bost kontinenteetan alegia. Klima oso ezberdinetan aurkitu ogi dira: epelak, hotzak edo lehorrak. Muturrreko basamortuko klimak izan dira soilik kolonizatu ezin izan dituztenak. Aitzitik, orkideek beste landare espezieek baino biomasa gutxiago dute. Izan ere, espezie aniztasuna duten arren, ugaritasun gutxiago dute.

Egun, Vitoria-Gasteizen ezagutzen den orkideen aniztasuna 51 espezietakoa da. Espezie hauek Orkideen Kontserbazio Programako partaideek aurkitu dituzte. Programa hau Herritarren Zientzia Sarean eta Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología-Ministerio de Ciencia e Innovación-en kolaguntzaz sortutako “100&CIA para Vitoria-Gasteiz” proiektu barruan daude.

Argazkia: PEDRO NOVELLA

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude