Ataria

Udako hegaztiak

Udan jasotzen ditugun prezipitazioak murrizten dira, eta horren ondorioz, Salburuko urmaelak partzialki lehortzen dira. Honek hezegunean bizi den fauna eta florarentzat kaltegarria badirudi ere, gure kliman ohikoa den prozesu naturala da eta hegatzi talde batentzat onuragarria: limikolak.

Hegazti hauek moko eta hanka luzeak eta finak izan ohi dituzte limoan bizi diren ornogabeetaz elikatzeko, eta udan, urmaeletako ur-maila jaizten denean, elikatzeko limo eremua handitzen da.
Beraz badakizue, hezegunera etortzen zaretenean behatu lasai eta segur aski ikusiko duzue limoan hauetako hegazti liluragarriren bat ornogabeak jaten bapo egin arte.

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude