Ataria

Ezkutuan, betiko legez.

Salburuan eta Ataria interpretazio zentroko ingurunean gaueko erreginetako bat bizi da, izaki misteriotsu eta argia, guretzako ikustea zaila izaten dena.

Katajinetaz ari gara. Hezegunean bizi den ugaztun haragijaleetako bat da eta Europan, viverridae familiako bakarrak dira. Iberiar penintsulan, Balearretan eta Frantzian aurkitu daitezke, eta gaur egun euren populazioak hegoalde eta ekialderuntz hedatzen ari dira. Ekialde ertainean eta Afrikan ere aurkitu daitezke, Basamortu guneetan izan ezik.

Dirudienez, Europan orain dela gutxi finkatu zen, gizakion sartzeen ondorioz. Maskota moduan basatutako aleak egon ziren, itsosontzietan polizoi moduan iritsi zirela ere pentsatzen da, baita Erromatarren eta Arabiarren eskutik arratoiak ehizatzeko askatu zirela ere.

Azken urte hauetan, eta gure fototrampeo kamerei esker, haragijale hauek Salburuan kumeak eukitzeko leku aproposa aurkitu dutela ikusi dugu. Katajineten kumeen bideo pilo grabatu ditugu eta hauetako batzuk jaioberriak zirelarik.

Harrapakari trebeenetarikoa dugu Katajineta eta altxor bat da gure hezegune eta eraztun berdean aurkitzea, zorte ederra horren gertutik ikusi ahal izatea!

 

Bideoaren link-a: https://www.youtube.com/watch?v=zMrAVcgfEW8

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude