Ataria

Albistegi ornitologikoa: Irailak 27

Udazkenean sartu gara dudarik gabe aste honetan; 10Cºko bataz besteko temperatura eta etengabeko prezipitazioekin, hezegunean ikus dezakegun ekitaldi liluragarri bat hastear dago: marrualdia.

Eguraldi ezegonkorra badugu ere, hezeguneko oreinak lotsati daude oraindik eta ez dira guztiz hasi haien ugalketa sasoiarekin, hala ere entzun ahal da orro isolaturen bat batzuetan.

Arkautico urmaelean ikusi izan diren hegaztiei dagokienez, limikolak izan dira gehienak, urmaeletan aurkitu daiteken limo eremu handiak lagunduta. Aste honetan behatu dira borrokalari 5 ale, abozeta ale bat, Txirritxo handi 52 ale, Txirri arrunt 20 ale, Kuliska buztanbeltz ale bat, kuliska handi eta txiki 15 ale eta Istingor arrunt 18 ale.

Baina limikolak ez dira izan hezegunean ikusitako hegazti bakarrak. Aste honetan ikusi dira mokozabal 6 ale, Amiamoko zuri ugari, Antzara bikote bat, Zingira mirotz ale bat, Gabirai ale bat, Martin arrantzale 2 ale, Papo-urdin ale bat eta Pagauso 25 ale.

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude