Ataria

Flamenkoak Salburun?

Imajinatzen al duzue flamenkoren bat ikustea Salburun? Gaur egun oraindik ez daukagu fenomeno honen berririk baina, auskalo! Bukatu berri den hilabetean 3 ale ikusi egin ziren Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako paduretan, eta han lan egiten duten ornitologoentzat misterio hutsa izan da.

Flamenko handia (Phoenicopterus roseus) Phoenicopteridae familiako hegaztia da eta oso bereizgarriak dira haien hanka eta lepo luzea direla eta, baino batez ere haien tamaina handiarengatik. Espezie honen luma gehienak kolore arrosa izan ohi dute, lepo eta buru ingurukoak izan ezik, hauek zuriak baitira. Hegan daudela identifikatzeko ordea, oso lagungarriak dira arraun-lumak edo erremigeak duten kolorazio beltza.

Baina, zer dela eta dituzte flamenkoek luma arrosak? Zalantza honen erantzuna animalia hauen dietan aurkitu daiteke. Gehienbat krustazeo eta molusku txikietaz elikatzen dira, eta hauek oso karotenoide maila altuak dituzte. Pigmentu hauek lumetan metatzen dira kolore hain bereizgarri hori emanez, eta hori gutxi balitz bezala ugalketa garaian oso lagungarria zaie bikotea bilatzeko.

Iberiar penintsulan duten banaketa oso mugatua dago mediterranear kostaldera eta barnealdeko hainbat urmaeletara, adibidez, Laguna de Fuente de Piedra (Malaga). Baina nork daki, agian laster ikusi ahal izando ditugu hegazti zoragarri hauek Salburuko urmaeletan zehar.

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude