Ataria

Oreinen bitxikeriak

Oreinen marruandia dela eta, urtearen sasoi honetan jende asko etortzen zaigu Salburu-ra animalia hontaz galdezka. Hortaz, jarraian orein-ei buruzko hainbat bitxikeri azalduko dira.

-Oreinek mugimendua gu baino askoz hobeto antzematen dute eta gauean ere ikusmen hobeagoa dute. Gizakiok, animalia hauek baino zehaztasun gehiagorekin ikusi ditzazkegu objektuak, baina mugimenduak detektatzerako orduan, oreinek ahalmen hobeagoa dute. Gainera, gauez ikusmen gaitasun ona dute ere.

-Haien ikuspegia oso zabala da. Begiak buruaren aldeetan dituzte kokatuta eta horrenbestez 300 gradurainoko ikusmena garatu dezakete.

-Oreinek oso ondo ikusten dituzte hori eta urdin koloreak, baina zailtasun handiak dituzte gorria eta laranja antzemateko. Horregatik oso ohikoa da ehiztarien arropan horrelako koloreak ikustea.

-Gizakiok baino 1000 aldiz usaimen hobea dute. Zentzumen hau da animalia hauek garatuen dutena, eta honi esker, ia kilometro batera usainak antzeman ditzakete.

-Entzumena gizakiok daukagunaren oso antzekoa dute. Pentsatu ohi dugu entzumen oso garatua dutela oreinek, baina ez da horrela. Oreinek haien belarriak erraztasunez mugitu ditzaketeela da gurekiko duten ezberdintasun bakarra entzumenari dagokionez.

 

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude