Ataria

Azaroak 19ko Ingurumen Hezkuntza boletina: Aranbizkarra ikastola

Gaur Aranbizkarra Ikastolako ikasleak etorri dira Atarira bisitan.

Beti bezala, gosariak emandako energia aprobetxatu dugu ibilbidetxo bat egiteko hezegunetik. Arkautiko urmaelera hurbildu gara oreinak ikustera, bertan, arrak eta emeak bereizten ikasi dugu eta hezeguneko landareak ezagutzeko joko batzuk egin ditugu.

Hamaiketakoa eta gero, oreinen marrualdiari buruzko bideo bat ikusi dugu, baina ez hori bakarrik, animaliek eta landareek negua etortzen denean erabilitako estrategiak ikusi ditugu eta haibat animalien aztarnak bereizten ikasi dugu.

Bukatzeko, animalia ezberdinen “adarrak” behatu ditugu eta haien inguruan galdera batzuk erantzun ditugu.

Hurrengora arte lagunak!

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude