Ataria

Azaroaren 20ko Ingurumen Hezkuntza Boletina: Aranbizkarra Ikastola

Gaur Aranbizkarra Ikastolako ikasleak etorri dira Atarira bisitan.

Beti bezala, hezegunetik ibilbidetxo bat egiten hasi dugu eguna. Arkautiko urmaelera hurbildu gara oreinak ikustera, bertan, arrak eta emeak bereizten ikasi dugu eta hezeguneko landareak ezagutzeko joko batzuk egin ditugu.

Ibilbidearen ostean, hamaiketakoa natura artean egin dugu  geroagoko ekintzak energiaz beteta egiteko asmoz!

Atarian jada, oreinen marrualdiari buruzko bideo bat ikusi dugu, non animaliek eta landareek negua etortzen denean erabilitako estrategiak ikusi ditugu baita eta haibat animalien aztarnak bereizten ikasi .Bukatzeko, animalia ezberdinen “adarrak” behatu ditugu eta haien inguruan galdera batzuk erantzun ditugu.

Hurrengora arte lagunak!

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude