Ataria

Intsektu polinizatzaileak ezinbestekoak dira izaki bizidunen biziraupenerako.

Intsektu polinizatzaileak ezinbestekoak dira izaki bizidunen biziraupenerako. Askotan pentsatzen dugun ez bezala, erleak ez dira loreak polinizatzen duten intsektu bakarrak, intsektu polinizatzaile ugari daude eta garrantzi handikoak dira guztiak loreen ugalketarako. Izan ere, loredun landareen %80 polinizatzaileen laguntza behar dute haien bizi zikloa osatzeko. Nekazaritzan erabilitako espezieetan jartzen badugu arreta, Europako ekoizpenaren %75 intsektu polinizatzaileak behar ditu nekazal-lurrak aurrera eramateko, gainera, polinizatzaile ugari bisitatzen badituzte soroak ekoizpenaren kalitatea hobea izaten da.

Mundu osoan intsektuak desagertzen ari dira eta polinizatzaileak direnak are gehiago. Arrazoiak ugariak dira; bereizgarriena habitaten suntsipena da, baina ezin da ahaztu plagiziden erabilpena, deforestazioa, patogenoen akzioa eta klima aldaketa.

Ikerlariek izan dira alarma ahotsa eman duten lehenak, eta horregatik “intsekturik gabe ez dago bizitza” goiburua duen kanpaina eratu dute izaki bizidun hauen garrantsia ezagutarazteko.

Irakurri ezazu geihago honi buruz hurrengo albistean (gazteleraz soilik):

lhttps://www.lavanguardia.com/natural/fauna-flora/20201022/484212696863/los-cientificos-alertan-sobre-el-declive-de-los-insectos-en-espana.html

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude