Ataria

Azaroaren 22ko Albistegi Ornitologikoa

Egun eguzkitsua gaurkoa hezegunean; goiza hotza hasi da baina eguna pasa ahala 15 C⁰ -ko temperatura lortu da egunaren erdialdean. Igandero bezala, asteko albistegi ornitologikoa ekartzen dizuegu Salburuko hezegunea bisitatu duten hegaztien zerrendarekin.

Betoñuko Urmaela

Betoñun ardeidak maiz bisitatutako urmaela izaten jarraitzen du. Aste honetan Lertxuntxo Handi 7 ale eta Lertxun Hauskara ale bat behatu izan dira. Sahatsen adarretan eutsita Ubarroi Handi 5 ale ikusi ziren, eta uretatik hurbilago dauden adarretan Martin Arrantzalea ikuspegi polita oparitu digu hegaldi koloretsuekin.
Urmaelan igerian Basahateak behatu dira (5 ale) Murgil Arrunt bikote batekin batera, urmaelean ezagunak diren Murgil Handi bikote bat ahaztu gabe.

Arkautiko Urmaela

Arkautin, Betoñun ez bezala, urmaeleko erreginak anatidak dira. Hezeguneko eremu honetan Ahate Mokozabal 50 ale, Ipar ahate 30 ale, Basahate 25 ale eta Ahate Buztanluze 12 ale behatu izan dira. Limikolak agerraldia egin dute ere hezegunean. Hegabera 22 ale zenbatu dira Istingor Arruntekin (2 ale) batera.
Urmaelean zenbatutako beste espezie batzuk Zikoinak (35 ale), Kaioak (100 ale) eta Kurrilo Arrunta (58 ale) izan dira.

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude