Ataria

Salbatu natura zure smartphonetik: NATURA ALERT

Gero eta laguntza handiagoa ematen du Herritarren Zientziak garapen zientifikorako, eta edozein pertsonak jar dezake bere aletxoa. Goraldian dago Herritarren Zientzia, eta etengabe bilakatzen ari da, herritarren partaidetza erraztu eta areagotzeko asmoz, tresna eraginkorrak eta eskuragarriak garatuz. SEO/BirdLifek garatutako “Natura Alert” aplikazioaz hitz egingo dizuegu gaur, edonork eta nonahitik natura babesten laguntzerik izan dezan diseinatuta baitago.

70eko hamarkadaren bukaera aldean, hegaztientzat eta biodibertsitaterako munta handikoak diren eremuak (IBA) identifikatu, dokumentatu eta babesteko proiektu bati ekin zion SEO/BirdLife erakundeak. Ordudanik, biodibertsitaterako munta handikoak diren 13.000 leku baino gehiago erregistratu dira —469 Espainian—, baina, nolanahi ere, zaila da horien egoeraren jarraipena egitea. Horretarako, Natura Alert webgunea eta mugikorrerako aplikazioa garatu zituen joan den urtean.

Funtzionamendua erraza da: ekosistema natural jakin batean —bereziki IBA, KBA, ZEPA eta Red Natura 2000 eremuetan—, edonon delarik ere, hegaztien edo habitat natural baten kontrako arrisku edo mehatxuren bat atzematen baduzu, aski duzu Natura Alerten sartu eta erregistratzea. Horretarako, aplikazioak galdera labur batzuk egingo dizkizu, eta mehatxua deskribatu eta kokalekua adierazteko eskatuko, eta argazkiak eta bideoak igotzeko. Hartara, ebaluatu egingo dira mehatxuak, eta neurri zuzentzaileak hartzeko baliatuko.

 

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude