Ataria

Hezeguneak: araztegi naturalak

Hezeguneek araztegi natural gisa jarduten dute; izan ere, kontzentrazio handietan ingurumenerako kaltegarriak izan daitezkeen zenbait elementu atxikitzeko eta uretatik desagerrarazteko gai dira. Hezeguneen arazketa-ahalmena bi mekanismotan oinarritzen da:

1. Lehen mailako ekoizleek (makrofitoek eta mikroorganismoek) uretan disolbatutako mantenugaiak erabiltzea.
2. Urak dakarren partikulen sedimentazioa, hau da, hezegunearen substratua.

Elementu horiek nitrogenoa (N) eta fosforoa (P) dira, uretan disolbatutako oinarrizko mantenugaiak, ekoizle primarioek (mikroalgak eta makrofitoak) erabiltzen dituztenak. Kontzentrazio oso handietan, uraren kalitatea murrizten dute, mantenugai horietatik elikatzen diren algen azaleratze masiboak faboratuz.

Alga hauek eguzki-izpiak uretan sartzea eragozten dute eta, ondorioz, bertan bizi diren landareek ezin dituzte euren bizi-funtzioak bete eta hil egiten dira. Horrek uretan disolbatutako oxigenoaren galera eragiten du, izaki bizidun guztientzat beharrezkoa dena.

Ingurumen-arazo horri eutrofizazioa deitzen zaio, gero eta ohikoagoa dena gure ingurunean.

Share

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude